Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 04 elgoibar lagun taldea txirrindularitza barren2022ko denboraldirako bazkide berriak erakartzeko kanpaina jarri du martxan Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak.

Urteko 20 euroko kuota ordainduta, bazkideek txirrindulari eskola laguntzeaz gainera, hainbat abantaila izango dituztela azaldu dute; Bike 360, Gobike eta Bizkor bizikleta dendetan eta baita Astigarraga kirol dendan ere. Era berean, txirrindularitza lizentzia berritzeko edo berria ateratzeko aukera ere zabalik dagoela jakinarazi dute. Interesa dutenek eskolako zuzendaritzarekin jarri behar dute harremanetan. 2022 denboraldikoa 160 euroko kuota ezarri du Euskadiko txirrindularitza federazioak, 2021 denboraldia baino 25 euro gehiago. Informazio gehigarririk nahi izanez gero Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi daiteke.

Azkenik, denboraldi honetarako babesle berria dutela ezagutzera eman dute: Dikar enpresa bergararra.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza