Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 05 san anton pilota txapelketa 2020 barrenLagunak Pilota Eskolak antolatzen duen San Anton Pilota Torneoko finalerdiak jokatuko dituzte, barikuan eta zapatuan, Ikastolako frontoian.

Bi egunetako jaialdiak 22:00etan hasiko dira, eta ez dute sarrerarik kobratuko. Barikuan, urtarrilaren 7an, Egiguren eta Iztueta bikotea Aranbarrik eta Belokik osatutako bikotearen aurka lehiatuko da promesen arteko norgehiagokan, eta seniorretan Murua eta Arbizu bikoteak Alberdik eta Aizpuruk osatutakoa izango du aurkari.

Zapatuko finalerdietan beste bi partida jokatuko dituzte, promesa mailakoa (Irribarria II - Eskuza / Amiano - Ugartemendia) eta seniorretakoa (Mata - Morgaetxebarria / Exposito - Irazustabarrena).

2022 01 05 san anton pilota finalerdiak lagunak kartela

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza