Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 28 idi gazteak elgoibar gabonak Egur sport ibon erratzuIdi Gazteen Gabonetako Saria jokatu zuten, joan den abenduaren 27an, Sigmako probalekuan, eta Eibartik etorritako idi parea gailendu zen.

Sigma Probaleku Herri Kirol Elkarteak antolatutako idi deman hiru idi pare aritu ziren lehian, eta Eibarko Mendigoitiko idi pareak egin zuen markarik onena: 53 plaza osatu zuen Urutia, Bolaño eta Adorrixa itzainek gidatutako idi pare gazteak. Ezkioko Iker Zubillagaren idi pareak plaza bat gutxiago egin zuen, zehazki, 52 plaza eta 2,43 metroko marka. Lopategiren idi pareak 50 plaza osatu zituen.

Irabazleak mantak, txapela eta 600 euro jaso zituen saritzat, 550 euro jaso zituen bigarren sailkatuak eta 450 euro hirugarrengoak.

*Argazkiak: Ibon Errazu.

2021 12 28 idi gazteak elgoibar gabonak mantak Egur sport ibon errazu

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza