Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte Elgoibarren

Barren.eus 2021ko abe. 23a, 15:50

Elgoibarrek eta Azkoitiak hartuko dituzte, domekan, Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak.

Gipuzkoa mailako lehiak izango dira bai Elgoibarkoak bai Azkoitikoak, Tolosan Ekialdekoak izango dira ikusgai, eta Azpeitian Mendebaldekoak. Informazio osoagoa: gipuzkoapilota.eus

Hona hemen Elgoibarren jokatuko duten finaleko norgehiagokak eta xehetasunak:

Abenduak 26, domeka, 10:30, Elgoibar-Ikastola. GIPUZKOAKO FINALAK

1. Eskuz banaka 2. urteko alebinak, 2. maila:
INTXURRE-Egoi Garaikoetxea / ABANTZU-Oinatz Izagirre

2. Eskuz banaka infantilak, 3. maila:
OIARPE-Beñat Ormaetxea / ARRASATE-Jon Zubia

3. Eskuz banaka infantilak, 2. maila:
LAPKE-Eki Munduate / HERNANI-Ekhi Oses