Hugo Sierrak irabazi du Euskadiko Arku Tiraketa txapelketa, arku tradizionalarekin

Barren.eus 2021ko abe. 23a, 10:50

Joan zen domekan jokatu zuten Amurrion Euskadiko Arku Tiraketa Txapelketa arku tradizionalarekin, eta Zarta arkulari elkarteko Hugo Sierrak jantzi zuen txapela.

 

Zarta arkulari elkarteko Hugo Sierrak irabazi du Euskadiko txapelketa, arku tiraketa tradizionalarekin. Joan zen domekan jokatu zuten txapelketa Amurrion, eta Hugo Sierrak klubeko Javier Varona izan zuen laguntzen, eta haren aholkuak lagungarri izan zitzaizkion txapelketa irabazteko.  Zartako kideek jakinarazi dutenez, lehia estua izan zuen Sierrak bigarren sailkatuarekin. Azkenean, puntu bakarreko aldea atera zion arkulari elgoibartarrak Santurtziko arku taldeko Jose Ignacio Torresi. Hirugarren sailkatua Ermuko Beti Ondo klubeko Juan Miguel Lopez izan zen.