2021eko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatuko dituzte martitzenean

Barren.eus 2021eko abenduaren 20a

Iazko etenaren ostean, Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia egingo dute martitzen honetan, abenduaren 21ean, Musika Eskolako auditoriumean.

Pandemia dela-eta, eta ekitaldia laburtze aldera, aurten ez dute kirolariekin antolatu ohi duten mahai-ingururik antolatuko. Edonola ere, sarrera irekiko ekitaldia izango dela zehaztu dute Udal Kirol Patronatutik. 19:30ean hasiko da ekitaldia.

Aurten hogei sari banatuko dituzte Udal Kirol Patronatuak herriko kirol taldeekin elkarlanean urtero antolatzen duen Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarietan, klub bakoitzak bere saritua izango du, -guztira 17 izango dira-, eta horiez gainera, beste hiru sari ere emango ditu Udal Kirol Patronatuak berak.

Hona hemen, bideoan, 2019ko sari banaketa ekitaldia eta kiroleko porrot eta garaipenen inguruan egin zuten mahai-ingurua:

• Aurreko urteetako sarituak