Urrezko Aizkolarien Kopako finalerako sailkatu da Hodei Ezpeleta

Barren.eus 2021ko abe. 15a, 13:45

Hodei Ezpeletak sasoi betean jarraitzen du. Lehen mailako proba jokatu zuen estreinako aldian Euskal Herriko federazioaren aizkolari txapelketa irabazi ostean, beste final baterako txartela eskuratu du orain. Gizonezkoen Urrezko Aizkolarien Kopako finalean lehiatuko da.

Urte zahar egunean, abenduaren 31n, Asteasun jokatuko dute finala. Hodei Ezpeletak abenduaren 12an Aiako probalekuan jokatu zuten finalerdian lortu zuen finalerako sailkatzea. Sei aizkolari lehiatu ziren Aian, eta sei kanaerdiko moztu behar izan zituen bakoitzak. Lanak azkarren bukatu zituzten hiru aizkolariak sailkatu ziren Asteasuko finalerako: Basozabal (10:54), Ezpeleta (11:27) eta Zaldua (12:46).

2021 12 12 hodei ezpeleta urrezko aizkolarien kopa finalerdiak aia zarauzko hitza

2021 12 12 hodei ezpeleta urrezko aizkolarien kopa finalerdiak aia egursport

∞Lotura duten albisteak