Maite Maiorak eta Ander Elosegik jaso dute Gipuzkoa Kirola Saria

Barren.eus 2021ko abe. 12a, 21:05

2021ean nabarmendu diren Gipuzkoako kirolariak saritu zituzten, joan den abenduaren 10ean, Donostiako Tabakaleran egin zuten Gipuzkoako Kirol Galan.

Sari nagusiak, Gipuzkoa Kirola Saria, bi kirolarik eskuratu dituzte aurtengoan. Maite Maiora Mendaroko mendi-lasterkariak emakumezkoetan, eta Ander Elosegik, lau Olinpiar Jokotan parte hartu duen piraguista irundarra, gizonezkoetan. Maiora Skyrunning Munduko Txapelduna da eta Hiru Handiak mendi lasterketako irabazlea, errekorra barne. Elosegi, berriz finalista izan zen aurten jokatu dituzten Tokioko Olinpiar Jokoetan. Gipuzkoako Foru Aldundak kirol merezimenduengatik Gipuzkoan gehien nabarmendu den pertsona sarizen du sari honekin. Epaimahai tekniko batek erabakitzen du zein kirolariri edo kirol talderi eman Gipuzkoa Kirolak saria.  

Gipuzkoarren Saria ere banatu zuten. Kirolariei botoa emateko aukera izan dute herritarrek eta bi judokak jaso dute boto gehien, Unai Saralegi tolosarrak eta Unai Regillaga amezketarrak. (ikus hemen hautagaiak)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak banatzen dituen sarion helburua, kirolaren merituak maila guztietan aitortzea da, eta era berean, Gipuzkoako kirol errealitate osoa jasotzea.

2021 12 10 kirol gala rafaela romero maite maiora arg GFA

2021 12 10 kirol gala sarituguztiak arg GFA

Argazkiak: Gipuzkoako Foru Aldundia.