Uxue Ansorregik bigarren egin zuen Sherpa.Ai aizkolari txapelketaren finalean

Barren.eus 2021ko aza. 24a, 15:05

Karmele Gisasola Zelai III.a mallabiarra da Sherpa.Ai Aizkolari Txapelketa bakarka irabazi duen estreinako emakumea. Uxue Ansorregi mendaroarra sailkatu zen bigarren postuan.

Ansorregik irabazlearengandik minutu bat eta hamabost segundora bukatu zituen lanak, eta Maika Ariztegik egin zuen hirugarren. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalean lehiatu ziren bederatzi aizkolariak 3.000 ikusleren aurrean aritu ziren, Bilboko Bilbao Arena Miribillan. Sekulako ikuskizuna izan zela azaldu dute aizkolariek, eta oso eskertuta daude antolatzaileek txapelketari ikusgarritasuna emateko egin duten ahaleginagatik. Gizonezkoetan Iker Vicente otsagabiarra gailendu zen, eta Mikel LarraƱaga azpeitiarrak egin zuen bigarren.