Pilotaz berba egitera etorriko dira Irujo, Olaizola, Altuna eta Artola Elgoibarrera

Barren.eus 2015ko aza. 28a, 18:21

Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatuko ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abenduaren 21ean. Ekitaldi hasieran pilotari buruzko mahai ingurua antolatu dute eta goi mailako lau pilotari gonbidatu dituzte solasaldira: Aimar Olaizola, Juan Martinez de Irujo, Jokin Altuna eta Iñaki Artola.

Esku pilotaren orainak eta etorkizunak bat egingo dute abenduaren 21ean Elgoibarko musika eskolako auditorioan egingo duten mahai inguruan. Batetik, kirol ibilbidean dena irabazitako bi pilotarik, Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo naparrek; eta, bestetik, zeresan handia ematen ari diren bi pilotari gaztek: Jokin Altuna (Amezketa, 1996) eta Iñaki Artola (Alegia, 1994) gipuzkoarrek. Pilotari buruzko solasaldian hartuko dute parte laurek. 19:30ean hasiko da saioa Inazio Bereziartua musika eskolan.

2015 11 30 artola altuna idoia zabaleta arpMahai inguruaren ostean banatuko dituzte Kirol Federatuaren Urteko Sariak. Herriko kirol taldeek egiten duten lana goraipatzeko eta eskertzeko antolatzen ditu sariok kirol patronatuak. Iazko sari banaketa ekitaldian "Realaren balioen" inguruan berba egin zuen Realeko presidente Jokin Aperribaik.

Aurreko urteetako sarituak