Karakateko Igoera jokatuko dute bihar

Barren.eus 2021ko aza. 19a, 10:37

Urtebeteko geldialdiaren ondoren, bihar, hilak 20, jokatuko dute Karakateko Igoeraren 27. ekitaldia. Morkaikotik jakitera eman dutenez, pandemia aurreko Karakateko Igoerak modukoa izango da aurtengoa, baina edukiko ditu ñabardura batzuk.

Hasteko, irteeran musukoa jantzita eduki beharko dute parte hartzaileek. Kalegoen plazako frontoiko frontisetik irteten dira saltakariak, 11:00etan puntuan, eta Karakoleko zubia pasa artean jantzita eraman
beharko dute musukoa. Izena ematerakoan, helmuga gurutzatu ostean eta sari banaketa ekitaldian ere jantzita eraman beharko dute maskara. Izen ematea doakoa da eta 10:00etatik aurrera egin ahal izango da Kalegoen plazan.

Parte hartzaileek antolatzaileek esandako bidetik igo beharko dira Erretsindira arte: Bolatokiko parketik pasa eta Karakoleko zubitik igoko dira Erretsindi parera arte; baina, hortik aurrera nahi duten bidea aukeratu ahal izango dute tontorreraino ailegatzeko, "betiere baserritarren atezareak eta itxiturak errespetatuta".

Era berean, antolatzaileek 125 lagunetan jarri dute parte hartzaileen muga. Duela bi urte, 2019an, jokatu zen azken ekitaldia. Javier Goitia gernikarra eta Sonia Lopez ermuarra izan ziren azkarrenak giro petral eta ezatseginarekin jokatu zen igoeran. Probako errekorra Iban Muruak ezarri zuen 2017an: 26 minutu eta 17 segundo. Emakumezkoetan Maite Maiorak du errekorra, 2016an ezarria: 31 minutu eta 37 segundoan.

∞Lotura duten albisteak:

•Azken urteetako irabazleak: