Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 11 maioradonostiakokrosaDonostiako Nazioarteko Krosaren 60. edizioa jokatu zuten atzo, Lasarteko hipodromoaren bueltan prestatutako zirkuituan. Emakumezkoen proba nagusian Betsy Saina kenyarrak irabazi zuen proba (23:18:09) eta Maite Maiora mendaroarra izan zen lehen euskalduna, 25:24ko denborarekin, zazpigarren postuan. Gaztetxoen mailan, Mintxeta Atletismo Taldeko Martin Hernandezen lana nabarmendu behar da, infantil mailako lasterketa irabazi zuen-eta.

Urtarrileko azken domekan jokatzen da Donostiako Nazioarteko krosa, baina aurreratu egin behar izan dute aurten. Besteak beste, Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko Krosa IAAF kategorian sartzearen ondorioz. Izan ere, Edinburgoko krosa jokatu zen joan den zapatuan eta Italicakoa jokatuko dute datorren asteburuan, urtarrilaren 18an, Sevillan. Hortaz, hilabeteko azken zapatura, urtarrilaren 25era, pasa behar izan dute IAAF probetara batu den azkena, Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko krosa.

• Afrikarren erakustaldia

Aurreikusten zen moduan, afrikarrek ez zuten areriorik izan Donostiako krosean. Gizonezkoen proba nagusian Teklemariam Medhinek Donostian lortzen duen hirugarren garaipena lortu zuen. Eritreako atletak 2009an eta 2011n ere lortu zuen garaipena. Timothy Toroitich ugandarra sailkatu zen bigarren postuan, joan den urteko Mugertza kroseko irabazlea, hain justu ere.

Emakumezkoetan kenyarrak izan ziren nagusi. Betsy Sainak lortu du garaipena Magdelene Masairen aurretik, 23:18.09 denborarekin. Lidia Rodriguezek osatu zuen podiuma. Kroseko espezialisten aurka lehiatu arren, meritu handiko zazpigarren postua eskuratu zuen Maite Maiorak (25:24) Goierri Garaia taldea ordezkatuz. Bera izan zen helmugara iritsi zen lehen euskalduna. Mendian gora eta behera primeran moldatzen den moduan, kros zirkuituetan ere gero eta erosoago aritzen dela erakutsi du korrikalari mendaroarrak Donostiako Nazioarteko kros entzutetsuan.

2015 01 11 martinhernandezdonostiakokrosa

Martin Hernandez Mintxeta atletismo taldeko antxitxikariak ere erakustaldia eskaini zuen infantil mailako lasterketan eta lehen postuan gurutzatu zuen helmugako marra (goiko argazkian), 13:38ko denborarekin.

 

 

 

 

 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza