Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 13 lokotx biltze euskal herriko txap GizonezkoakGizonezkoen Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketa jokatu zuten, azaroaren 13an, Laukizen. Sei herri kirolari aritu ziren lehian eta Jon Larrañaga mendaroarra gailendu zen.

Larrañagak segundo bakarreko aldea atera zion bigarren egin zuen Asier Gamio nafarrari. Mendaroarrak 6 minutu eta 27 segundo behar izan zituen bata besteaengandik 1,25 metrotara eta bi lerrotan jarritako 50 lokotx batzeko, eta 6 minutu eta 28 segundo erabili zituen Asier Gamio berroetarrak. Aritz Martin bizkaitarrak osatu zuen podiuma (6.43). Patrik Saitua bizkaitarra laugarren izan zen (6.44), Aritz Iturribarria arabarra bosgarren (6.48) eta Guillermo Lopez arabarra seigarren (6.57).

Jon Larrañaga pozik da irabazitako azken txapelarekin, irabazterik ez zuela espero aitortu baitu. Gainera "asko kostatako" titulua izanik, are zapore biziagoa du garaipenak. Euskal Herriko txapelketan lortzen duen bigarren tituloa da honakoa mendaroarrarentzat, 2011ko Euskal Herriko Txapelketa ere irabazi baitzuen. Horrez gain lau alditan irabazi du Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketa.

2021 11 17 lokotxbiltze eh txap

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza