Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 17 mayi mujika aduna mendi duatloia ataria tokikom 700x700Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko azken proba jokatu zuten aurreko zapatuan, hilaren 13an, Adunan eta Mayi Mujika izan zen azkarrena emakumezkoetan.

Euskal Herriko zazpi probintzietan jokatzen dituzte Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua osatzen duten probak, 2010ean lehen edizioa jokatu zutenetik hona. Aurtengo edizioa Igantzin hasi zen, joan den iraileko lehen domekan, eta Adunako III. Mendi Duatloiarekin eman diote amaiera, guztira hamar proba jokatuta.

Adunako mendi duatloian 83 mendi lasterkarik hartu zuten parte, eta Eneko Gurrutxaga (1.10.26) eta Mayi Mujika (1.33.41) izan ziren azkarrenak. Ibilbideko lehen zatian korrika egin zuten 3,4 kilometroko tartean, bizikletako zatiak 14,5 kilometro zituen eta korrikako bigarren zatiarekin (1,7 kilometro) amaitu zen proba.

Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko azken proba izan da Adunakoa eta beraz bertan erabaki da sailkapena. Eneko Gurrutxaga amasarrak lortu du garaipena, azkeneko lau lasterketak irabazita. Emakumezkoetan Enara Oronoz izan da garaile. Mayi Mujikak sailkapen nagusiko bigarren egin zuen iazko edizioan, baina aurtengoan ez da aurreneko postuetan sailkatu, ez baitu zirkuituko probetan parte hartu.

Euskal Herriko Mendi Duatloiaren Zirkuituaren sailkapena gizonezkoetan:

  1.  Eneko Gurrutxaga 708 p.
  2. Paul Bereziartua 640 p.
  3. Iñaki Isasi 597 p.

Euskal Herriko Mendi Duatloiaren Zirkuituaren sailkapena emakumezkoetan:

  1. Enara Oronoz 600 p.
  2. Ainhoa Usandizaga 526 p.
  3. Zuriñe Frutos 460 p.

Adunako Mendi duatloiko argazkiak ataria.eus

2021 11 14 mayi mujika mendi duatloia aduna atariaeus tokikom 700x700

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza