Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu BARRENek

Barren.eus 2021ko aza. 17a, 10:03

Domekan, azaroaren 21ean, Bilboko Bilbao Arena Miribillan jokatuko duten Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu BARRENek.

Egungo aizkolari onenak lehiatuko dira Bilbon jokatuko duten finalean (ikus hemen informazioa), horien artean Uxue Ansorregi mendaroarra. 12:00etan hasiko da lehia, Bilboko Bilbao Arena Miribillan.

  • SARREREN ZOZKETA: BARRENek finalera joateko bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan dute horretarako aukera.