Hala, txapelketa honetan lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu du Uxue Ansorregi herri kirolari mendaroarrak. Bost bikote aritu ziren lehian eta hamar ebaki eman behar zizkioten 45 kanaerdiko enborrari. Uxue Ansorregi eta Mikel Agirre izan ziren lanak bukatzen azkarrenak. Lau minutu eta 46 segundoan osatu zituzten lanak. Bederatzi segundo gehiago behar izan zituzten bigarren egin zuten Iraide Gezuragak eta Salva Erleagak (4:55). Amaia Mendinuetak etya Xalba Erleagak osatutako bikoteak egin zuen hirugarren bost minutu eta hamazazpi segundoko denborarekin. (ikus hemen trontza txapelketa, bideoan)
Herri kirol jaialdi beraren barruan jokatu zituzten 2. Mailako Harrijasotze Txapelketa eta Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketak ere. Emakumezkoenean Karmele Gisasola "Zelai III"-a gailendu zen eta Enrique Maeztuk irabazi zuen bigarren mailako txapelketa.