Igor Torresek hirugarren egin zuen Euskadiko Master Kros Txapelketan, bere adin tartean

Barren.eus 2021ko aza. 3a, 10:49

Laudioko Ibar Krosaren XXXVI. ekitaldia jokatu zuten, domekan, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Master esparruko atleta onenak batu ziren Euskadiko Master Kros Txapelketa baitzegoen jokoan.

Guztira 400 saltakari lehiatu ziren Laudioko Ellakuriko zelaietan prestatu zuten ibilbidean, hamalau lasterketetan.

Norgehiagoka herrikoia egin zuten lehenik. 16 eta 18 urtetik beherakoen txanda izan zen ondoren, eta paralinpikoak lehiatu ziren gero. Ondoren neurtu ziren benjaminak, alebinak, infantilak, 20 urtetik beherakoak eta Master zein Senior kategorietako kirolariak.
Master mailakoan 35-50 artekoen kategorian lehiatu zen Igor Torres Castilla (Elgoibar, 1981) eta bere mailako sailkapenean hirugarren postua eskuratu zuen Euskadiko Master Kros Txapelketan, 16:50eko denborarekin. Bere mailan Igor Garcia Zarraga izan zen azkarrena (16:05.00) eta Sergio Mijancosek egin zuen bigarren (16:44).

Probako argazkiak aiaraldea.eus webgunean ikus ditzakezue