Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 26 mikel bergua pilotaria elgoibarGipuzkoako Esku Pilota Federazioak (GEPF) zortzigarren aldiz antolatu du pilotari gaztetxoei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea xede duen egitasmoa. Gipuzkoa osoko 53 pilotari hautatu dituzte teknifikazio saioetan parte hartzeko, eta horien artean da Lagunak Pilota Eskolako kide Mikel Bergua.

Gipuzkoako hemezortzi klubetako 72 pilotarik eman dute izena 2021-2022 denboraldiko teknifikazio saioetarako. Hautaketa entrenamenduen ondoren, 53 hautatu dituzte teknifikazioan parte hartzeko, hemezortzi kadete mailakoak eta 35 infantil mailakoak (ikus zerrenda osoa). Hautatutako infantil mailako pilotarien artean da Mikel Bergua elgoibartarra. Aurrez bere neba zaharragoak, Alexek,edo Iker Izagirrek egin zuten moduan, federazioaren teknifikazio entrenamenduetan parte hartzeko aukera izango du.

Eskualdeka antolatu dituzte entrenamenduak, eta Urola eta Deba bailaretako hamabi pilotarik Jon Alberdi pilotari profesional azpeitiarrak gidatuko dituen saioetan arituko dira. Urrestillako frontoian egingo dituzte entrenamenduok, eguaztenero, ekainera bitartean.

2021 10 26 mikel bergua pilotaria elgoibar b1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza