Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak irailean onartu ziren 2022ko ordenantza fiskaletan jasotzen den moduan, 2022ko urtarriletik aurrera Udal Kirol Patronatuko bazkideek doan erabili ahal izango dituzte Mintxetako tenis eta padel pistak. Orain arte ordainpekoak ziren erabiltzaile guztientzat.
Pisten erreserbak orain arte bezala egin beharko dira, baina bazkideek ez dute pisten erabilera ordainduko. Aldiz, bazkide ez direnek 4,75 euro orduko eta pertsonako ordaindu beharko dute.
• Muskulazio gelak
Era berean, patronatuko abonatuek Mintxetako eta Olaizagako muskulazio gelak doan erabili ditzaketela gogora ekarri dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Olaizaga kiroldegiko muskulazio gela irailean lekuz aldatu zen areto handiago batera. Zehazki, harrera ondoan dagoen gelan dago orain lehen Olaizagako kantxa ondoan zegoen muskulazio gela.