Mendaroko Udalak, Osoko Bilkuran onartuko du izen aldaketa, kirolari mendarotarrari bere kirol ibilbidea omentzeko helburuarekin. Maite Maiora Skyrunning-eko munduko txapelduna da Sky Ultra Trail modalitatean, titulua uztailean berretsi ostean.
Omenaldi-ekitaldia ere antolatu du Udalak. Ostegunean egingo duten Osoko Bilkuraren ostean izango da, 19:30ean, Mendaroko Udalbatza Aretoan. Ondoren, bertatik, kirolgunera joango dira plaka jartzera.
2018ko ekainetik dago zabalik kirolerako eta aisialdirako gune hau Mendaron.