Mugertza krosaren 78. ekitaldia 2022ko urtarrilaren 9an jokatuko da

Barren.eus 2021ko urr. 20a, 10:18

Euskal Herrian jokatzen den atletismo ekitaldirik garrantzitsuena ere bueltan da. Urtebeteko etenaren ostean, Juan Muguerza Nazioarteko krosaren 78. ekitaldia 2022ko urtarrilaren 9an jokatuko dela jakitera eman dute antolatzaileek.

Lehengo gogo eta ilusio berarekin daudela azaldu dute Mintxeta Atletismo Taldeko arduradunek. "2020ra arte lortutako mailarekin jarraitzea da gure helburuetako bat; horretarako, erakundeen, babesleen, komunikabideen, boluntarioen eta zaleen laguntza behar dugu, zuek zarete gure altxorrik handiena". Era berean, antolakuntzan lan egiteko boluntarioak behar dituztela jakitera eman dute. "Boluntariotza da gure kezkarik handiena; hemendik dei egiten diegu gure antolakuntzan lankidetzan aritu nahi duten pertsonei".

2021 10 20 mugertza krosa junior mintxeta 2019 barren

∞Lotura duten albisteak: