Leire Egañak zazpigarren egin zuen Espainiako Ehiza Xehe Txapelketan

Barren.eus 2021ko urr. 19a, 13:41

Euskadiko txapelketa irabazi ostean, Espainiakoan lehiatu zen Leire Egaña ehiztari elgoibartarra, joan den asteburuan, Campo de Criptana (Ciudad Real, Espainia) herrian.

Espainiako Ehiza Federazioak banatuta antolatu ditu estreinakoz emakumezkoen eta gizonezkoen Espainiako Ehiza Xehe Txapelketak. Joan den asteburuan jokatu zuten emakumeena, txapelketa honen zortzigarren edizioa. Erkidegoetako txapelketak irabazi zituzten 33 ehiztari lehiatu ziren Campo de Criptanan jokatu zuten txapelketan, eta Carla Reig Giner valentziarrrak lortu zuen lehen postua eta tituloa, 2.500 puntu eskuratuta. Ehiztari valentziarrak hamar untxi ehizatu zituen Spaniel Breton arrazako bere txakurraren laguntzarekin, alegia, parte hartzaile bakoitzak ehiza dezakeen gehienezko untxi kopurua lortu zuen epe barruan. Ceutako ordezkari Inmaculada Vallejo sailkatu zen bigarren postuan 1750 punturekin. Vallejok zazpi untxi ehizatu zituen. Extremadurako Maria Fernandez Ortiz sailkatu zen hirugarren postuan, bost untxi ehizatu eta 1.250 puntu batuta. (hemen txapelketaren hasiera erakusten duen bideoa)

Leire Egaña elgoibartarrak podiumera igoteko aukerak eduki zituen, baina lau untxi ehizatuta zazpigarren postua eskuratu zuen, seigarren sailkatuarekin berdinduta, biek 1.000 puntu batu baitzituzten. (ikus sailkapenak) Untxi bat gehiago ehizatu izan balu hirugarren egiteko moduan zela dio, baina horretarako aukerak izan arren, ez zuela zortea alde izan. "Lehen orduerdian lehiakide baten txakurra gerturatu zitzaigun eta untxi danak uxatu zizkigun. Kontrol puntura itzuli behar izan genuen txakur hura han lagatzera. Osterantzean gustura ibili nintzen, txakurrak azkar topatzen zituen untxiak, baina batzuetan ezin izan nuen tirorik egin txakurra parean zegoela-eta. Esperientzia ederra izan da txapelketa honetan parte hartzea. 2018ko Espainiako txapelketan txapeldunorde izan zen Egaña.

2021 10 16 leire egana espainia txapelketa ciudad real ehiza

2021 10 16 ehiza espainia txap emak irteera ciudadreal RFECaza

2021 10 16 leire egana espainia txapelketa ciudad real ehiza 1

2021 10 16 leire egana espainia txapelketa ciudad real ehiza ikurrinagaz

∞Lotura duten albisteak