Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 14 karakateko igoera 2019 barren 1Koronabirusaren pandemiagatik jokatu edo egin gabe egon diren beste hainbat kirol eta kultur jarduera moduan, Karakateko igoera ere bueltan da. Azaroaren 20an jokatuko da probaren 27. ekitaldia izango dena.

2021 10 14 karakate igoera 2021 kartela morkaikoJoan den urriaren 12an jokatu zen Idotorbeko Igoera moduan, Karakateko igoera ere jokatuko da aurtengoan. Azaroaren 20rako antolatu du Morkaiko Mendizale Elkarteak. Duela bi urte, 2019an, jokatu zen azken ekitaldia. Javier Goitia gernikarra eta Sonia Lopez ermuarra izan ziren azkarrenak giro petral eta ezatseginarekin jokatu zen igoeran. Haize hotzari eta elurbustiari aurre eginez, 56 lagunek hartu zuten parte.

 • Maskara jantzita, lehen metroetan
Morkaikotik jakitera eman dutenez, pandemia aurreko Karakateko Igoerak modukoa izango da aurtengoa, baina edukiko ditu ñabardura batzuk. Hasteko, irteeran musukoa jantzita eduki beharko dute parte hartzaileek. Kalegoen plazako frontoiko frontisetik irteten dira saltakariak, 11:00etan puntuan, eta Karakoleko zubia pasa artean jantzita eraman beharko dute musukoa. Era berean, antolatzaileek 125 lagunetan jarri dute parte hartzaileen muga.

Parte hartzaile guztiei edizio honetarakoatera duten katilu bat oparituko die Morkaikok (proba iragartzeko kartelean ikus daiteke katilua)

 

 • Azken urteetako irabazleak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza