Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 09 madeira sky race mayi mujika helmugan joao m fariaSkyrunners World Series zirkuituko proba puntuagarria zen zapatuan Madeiran jokatu zutena, eta euskal selekzioa ordezkatu zuen Mayi Mujika gailendu zen.

Skyrunners Munduko Kopako lasterketen artean teknikoenetarikoa da Madeira Sky Race, ibilbide gorabeheratsuan eta aldakorrean jokatzen baita 55 kilometroko luzera eta 4.121 metroko desnibel positiboa duen lasterketa. Parte hartzaileek II graduko zailtasuna zuten igoerak gainditu behar zituzten, amildegi ertzetan, bai basoan eta baita itsasertzean ere, horiek baitira Madeira uharteko orografiaren ezaugarri nagusiak. Mendia, basoa eta itsasoa uztartzen dituen paisaia ikusgarriak mendi lasterketarako tokirik aproposenetarikoa egiten dute Madeira. Mayi Mujika bikain egokitu zen ingurura eta garaipen handia eskuratu zuen emakumezkoetan. 7 ordu eta 16 minutu eta 13 segundoko denbora behar izan zuen Santana herrian hasi eta bukatu zen ibibidea osatzeko. Natalia Mastrota italiarrak egin zuen bigarren (07:52:36) eta Oana Mihalcea errumaniarrak hirugarren (07:53:41). Gizonezkoetan Martin Anthamatten suitzarra izan zen azkarrena (04:45:58).

Gauzak horrela, asteburu bikaina izan da inguruotako mendi korrikalarientzat, bata bestearengandik milaka kilometrora jokatu ziren mendi lasterketak irabazi baizituzten egun berean Maite Maiorak (Hiru Haundiak) eta Mayi Mujikak (Madeira Sky Race)

2021 10 09 madeira sky race mayi mujika errekan joao m faria

2021 10 09 madeira sky race mayi mujika arroketan diogo abreu

2021 10 10 mayi mujika Madeira Ultra Skyrunning EMF arg Joao M. Faria

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza