Hori bai, Olaizaga kiroldegiko aldageletan eta komunetan musukoa erabili beharko da aurrerantzean ere eta higiene neurriak ere bete beharko dira. Mintxetan, berriz, kanpoaldean, musukoa erabiltzea ez da derrigorra izango, beti ere distantziak gorde ahal badira.
Hona hemen indargabetuko dituzten neurriak
- Aldageletan ez da aforo murrizketarik egongo urriaren 11tik aurrera. Hala ere, astelehenetik ostiralera kirol elkarteei entrenamenduetarako aldagelak ez erabiltzea gomendatuko diete eta igeriketa ikastaroetan ezarritako aldagelen antolaketa mantenduko dute.
- Harmailetako aforoa %100era bueltatuko da eta erabilgarri egongo dira.
- Pandemia garaian muskulazio gelak erabiltzeko Patronatuak eskaini zuen erreserba sistema baliogabetuko dute. Ez da aforo murrizturik izango. Beraz, nahi duen orok erabili ahal izango du muskulazio gela, nahi duen orduan eta denbora mugatu gabe. Musukoaren erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du muskulazio gelan, kardio gelako aparatuetan izan ezik, hau da, intentsitate altuko makinak (zintak, arrauna, bizikletak, eliptikak, e.a.) musukorik gabe erabili daitezke. Pesak edo bestelako pisuzko makinak erabiltzen dituenak, intentsitate altuan erabili arren, maskara erabili beharko du.
- Igerilekuak erabiltzeko ez da erreserbarik egin beharko. Nahi den ordutegian joan ahalko da eta ez da denbora mugarik izango. Ezta afororik ere.
- Rokodromoa erabiltzeko ez da aurretiko zitarik beharko eta ez da aforo murrizturik egongo.
- Tenis, padel, squash, frontoi txikia eta saunak erabiltzeko aurretiko zita edo erreserba sistema mantenduko dute. Sauna hezea zabalduko dute berriro.
- Pasilloetako ile-lehorgailuak erabili ahalko dira, bai Mintxetan baita Olaizagan ere.