Bera Berak 32-26 irabazi dio Zuazori Olaizagan jokatu duten Euskal Kopako finalerdian

Barren.eus 2021ko urr. 7a, 09:46

Beste behin ere goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izan da Elgoibarren. Liga Guerreras Iberdrola Ligan diharduten bi euskal taldeak, Super Amara Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo, zuzenean ikusteko aukera egon zen atzo, Olaizaga kiroldegian.

Euskal Kopako finalerako sailkapena zuten jokoan eta donostiarrek egin dute aurrera Barakaldoko taldeari 32-26ko emaitzarekin irabazita. Partida berezia izan zen June Loidi elgoibartarrarentzat, Bera Berako jokalariak joan den sasoira arte bere taldea izan zena izan baitzuen aurkari Sanloko jokalari izan zen garaietatik horren ondo ezagutzen duen kantxan. Bera Berako entrenatzaileak defentsako lanerako erabili zuen atzoko partidan. (Sanlok Youtuben duen kanalean ikus daiteke partida osorik). Eta hemen partidaren kronika.

Euskal Kopako bigarren finalerdian Kukullaga Etxebarrik eta Aiala Zarautzek jokatuko dute elkarren aurka.

Bi taldeek oso modu desberdinean hasi dute liga txapelketa. Donostiarrak -gaur egungo liga txapeldunak- sailkapeneko gorenean daude, lehen postuan, Rocasarekin berdinduta, jokatutako lau partidak irabazita. June Loidik sei gol sartu ditu lehen lau jardunaldietan. Talde bizkaitarrak, berriz, partida bakarra irabazi du orain arte.

2021 10 06 berabera vs zuazo euskal kopa elgoibar barren 1

2021 10 06 bera bera vs zuazo euskal kopa finalerdia barren agurra june loidi

∞Lotura duten albisteak: