Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 05 Jon Astigarraga Jon Ibarluzearen 2019ko Idotorbeko igoera elgoibar BARRENIazko etenaren ostean, berriro jokatuko dute aurten Idotorbeko igoera, txirrindulari denboraldiari amaiera ematen dion lasterketa.

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolatik jakinarazi dutenez, urriaren 12an izango da Julian San Juanen Oroimenezko txirrindulari lasterketaren 29. ekitaldia. Proba honetan 15 urtetik gorakoek parte hartu dezakete, gizon zein emakume. Proban lehiatu nahi dutenek, egunean bertan eman dezakete izena, 10:30etik 11:30era, Kalegoen plazan. Federatuta daudenek bost euro ordaindu beharko dituzte eta 15 euro federatu gabe daudenek.

Txirrindulariak Kalegoen Plazatik irtengo dira 12:00etan. Orain arte jokatu den azken igoeran, 2019koan, Jon Astigarraga izan zen azkarrena. Lasterketa hiru alditan irabazi duen Iker Eskibel eskoriatzarrak du probaren errekorra: 13 minutu eta 17 segundo (2017an ezarri zuen).

2021 10 05 arropa berria lagun taldea diseinua • Arropa eskaera
Lagun Taldeako arduradunek jakitera eman dutenez, denboraldia amaitu ez den arren, hurrengoari begira lanean hasita daude, eta eskolako txirrindulariek erabiliko duten arroparen diseinu berriak aurkeztu dituzte (ikus hemen). Gainera, arropa eskaera egiteko aukera herritar guztieingana zabaldu dutela azaldu dute. "Arropak gogoko badituzue gurekin kontaktuan jar zaitezkete eskaerak egiteko. Tallak eskatzeko lagungarria izan daiteke Etxeondo etxeko arropak direla jakitea", azaldu du Alex Aranberrik. Eskaerak egiteko idatzi mezua honako helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

•Idotorbeko Igoera; azken urteetako irabazleak:

2021 10 05 idotorbe igoera elgoibar laguntaldea kartela

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza