Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 01 kartela euskal kopa eskubaloia elgoibar june loidiOlaizaga kiroldegian jokatuko dute eguaztenean, urriaren 6an, Euskal Kopako finalerdietako bat. Barakaldoko Zuazok eta Donostiako Bera Berak neurtuko dituzte indarrak, edo beste era batera esanda, June Loidi elgoibartarraren gaur egungo taldeak eta lehengoak.

Beste behin ere goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da Elgoibarren. Liga Guerreras Iberdrola Ligan diharduten bi euskal taldeak, Super Amara Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo, zuzenean ikusteko aukera izango da asteazken honetan, 20:00etan, Olaizaga kiroldegian.

Euskal Eskubaloi Federazioak 2020ko Euskal Kopa bertan behera lagatzea erabaki zuen koronabirusaren pandemiagatik, eta 2021eko txapelketako finala orain gutxi jokatu zuten, joan den abuztuan. Super Amara Bera Bera gailendu zen Orion jokatu zuten finalean, Zuazori 32 eta 26ko emaitzarekin irabazita. Bi taldeek finalerdietan neurtuko dituzte indarrak oraingoan. June Loidi jokalari elgoibartarraren irudia erabili dute partida iragartzeko kartelean, Bera Berako jokalariak, joan den sasoira arte bere taldea zena izango baitu aurkari ondo ezagutzen duen Olaizagako kantxan. “Gure nortasuna, gure indarra” da Super Amara Bera Beraren leloa 2021-22 denboraldian eta kanpainaren barruan emakume baserritarrak omendu dituzte. Lehen taldeko hamazazpi jokalarik herri kirol desberdinak irudikatu dituzte, Aiako Andatza auzoan egin zituzten argazkietan. June Loidi segalari moduan ageri da horietan.

Bi taldeek oso modu desberdinean hasi dute liga txapelketa. Donostiarrak -gaur egungo liga txapeldunak- sailkapeneko gorenean daude, lehen postuan, Rocasarekin berdinduta, jokatutako lau partidak irabazita. June Loidik sei gol sartu ditu lehen lau jardunaldietan. Talde bizkaitarrak, berriz, partida bakarra irabazi du orain arte.

2021 10 03 euskal kopa eskubaloia finalerdia elgoibar kartela june loidi

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza