Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 20 nora kortaberria jaurtiketaEmakumezkoen senior mailako Euskadiko Eskubaloi Selekzioaren deia jaso du Nora Kortaberria Bilbao (Elgoibar, 1997) eskubaloi jokalariak. Zarautzeko Aiala taldean jokatzen du Kortaberriak, Espainiako Emakumezkoen Ohorezko Mailan. Eskubaloiarekin jarraituz, Eskubaloi Eskolaren neguko kanpaina jarri du martxan Sanlo kirol-taldeak.

Euskadiko, Angolako eta Espainiako Eskubaloiko Federazioaren barruko Unibertsitateko selekzioek hartuko dute parte Getxoko Emakumeen Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan azaroaren 23an, 25ean eta 27an, Gobelako eta Fadurako kiroldegietan.

Euskadiko selekzioko hautatzaile Imanol Alvarez 15 jokalari deitu ditu txapelketa jokatzeko, eta horien artean da Nora Kortaberria elgoibartarra. 18 urte baino ez dituen arren, goi mailako eskubaloian dihardu Kortaberriak. Infantil mailan hasi zen Sanlon jokatzen eta kategoria guztietatik pasa ostean Lauko senior emakumezkoen taldera iritsi zen. Iazko denboraldi amaieran Aiala Zarautz taldeak fitxatu zuen. Espainiako Emakumezkoen Ohorezko Mailara igo ziren iaz zarauztarrak eta Espainiako talderik onenen aurka dihardute aurten. Aiala izango da, hain zuzen ere, selekzioan jokalari gehien izango dituen taldea; zazpi deitu dituzte Euskal Selekzioarekin jokatzeko. Bera-Beratik lau jokalari joango dira, eta hiru Zuazotik.

Nora Kortaberriarentzat ez da euskal selekzioaren deia jasotzen duen estreinako aldia, selekzioko maila guztietatik pasa baita orain arte.

Getxon jokatuko duten txapelketan aurkari gogorrak izango ditu Euskal Selekzioak, Angolako selekzioa Afrikako txapelduna baita eta Unibertsitateko selekzioa, berriz, Espainiako Federazioko bigarren taldea da.

•Eskubaloi Eskolaren Neguko Kanpaina

Azken urteetan egin izan duten moduan, aurtengo neguko oporraldirako ere zenbait ekintza antolatu ditu Elgoibarko Sanlo Eskubaloi Eskolak. Ekintza guztiak benjamin mailako (2006-2007) neska-mutilei zuzenduta daude, eta egitarau zabala prestatu dute. Dituzten helburuen berri ere eman dute: “kirola aisialdirako tresna gisa proposatzea, ongi pasatzea, kirolaren onurak ezagutaraztea, e.a.”

Abenduaren 21ean hasi eta urtarrilaren 8ra bitartean egingo dute Neguko Kanpaina. Besteak beste, Unai Arrieta eskubaloi jokalari ohia, Aiala Zarautz taldeko zenbait jokalari eta tekniko, tartean Nora Kortaberria elgoibartarra, eta azken urteetan Lehen Mailako Emakumeen liga irabazi duen Bera Bera taldeko jokalarien bisita jasoko dute neska-mutilek. Era berean, Imanol Gartziandia, egun NaturHouse La Rioja taldeko jokalaria ere arituko da entrenatzaile lanetan, eta beste hainbat ezusteko ere prestatzen dihardutela aurreratu dute.

Saioak 11:00etatik 12:30era izango dira. Eskubaloiaz gain, jolasak eta ondo pasatzeko jarduera ugari antolatuko dituzte.

Urte berria PINera egingo duten irteerarekin hasiko dute haurrek. Urtarrilaren 4an, Bilboko PINa bisitatuko dute. Azaroaren 27an zabalduko dute izena emateko epea. Ikastetxeetan banatuko dituzten izenemate orriak, eta abenduaren 11ra bitartean egin ahal izango dira izenemateak. Imprimakietan azalduko dute egutegi zehatzagoa eta izenemateak nola egin. Ekintza hauetan parte hartzeko 25 eurob ordaindu beharko dira.

2015 11 20 nora kortaberria urolakosta.hitza

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza