Haundik Zumarraga eta Urretxuko Urola K.E. izan zuen aurkari eta Pablo Turrillasen mutilek 3-2 irabazi zuten, ligako lehen garaipena eskuratuz. Lehen bi jardunaldietan lortutako bi berdinketekin bost puntu dituzte sailkapenean, eta zazpigarren postuan daude. Emakumeen talde nagusiak ere Mintxetan jokatu zuen denboraldiko ligako etxeko lehen partida. Elgoibartarrek 2-3 galdu zuten Goierri Gorri taldearen aurka. Gainerako taldeei dagokionez, talde elgoibartarrek nagusitasunez irabazitako bi partida nabarmendu behar dira. Batetik, lehen mailako jubenilen taldeak Aretxabaletaren aurka lortu zuen garaipen argia, 10-1 irabazi baitzuten; eta bestetik, erregional mailako taldeak Ikasberriren aurka lortutako garaipena: 2-7.
Hona asteburuko emaitza guztiak:
- Haundi 3 – Urola 2 (Ohorezko erregional maila.)
- Elgoibar 2 – Goierri Gorri 3 (Erregional preferentea, emakumezkoak.)
- Ikasberri 2 – Elgoibar 7 (Erregionala, gizonezkoak)
- Ilintxa 2 – Elgoibar 3 (Ohorezko jubenilak)
- Elgoibar 10 – Aretxabaleta 1 (1. mailako jubenilak)
- Elgoibar 4 – Aretxabaleta 0 (Ohorezko Kad.)
- Urola 3 – Elgoibar 2 (Kadeteak 1. maila)
- Amaikak Bat 1 – Elgoibar 0 (Kadeteak, neskak)
Asteburuko partidak, Mintxetan
Zapatua, 8
- 10:00 Elgoibar – Burumendi (Infantil Txiki)
- 12:00 Elgoibar – Mutriku (Kadeteak, nesk.)
- 16:00 Elgoibar – Bergara (Oho. jub.)
Domekia, 9
- 16:00 Elgoibar – Bergara (Erregionala)
.