Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 24 olaizaga igerilekuaUdal Kirol Patronatuko arduradunek azaldu dutenez, izena eman duten guztiek parte hartu ahal izango dute eskaini dituzten ikastaroetan, 55 taldetan banatuta.

“382 pertsonek parte hartuko dute ikastaroetan, 55 taldetan banatuta. Pandemia aurreko zenbakiak gainditu dira, 2019an hilero 342 pertsonek parte hartzen baitzuten igeriketa ikastaroetan”, adierazi dute Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko arduradunek.

Olaizaga kiroldegiko igerileku berria irailaren 1ean ireki izanak izan du eragina, igeriketa ikastaroetarako eta bestelako ur-jardueretarako bi igerileku handiak (zaharra eta berria) eta igerileku txikia erabiltzen ari baitira.
Jarduera berriak ere eskaini ditu Patronatuak ikasturte hasiera honetan: jaio berrien igeriketa, lesioak errekuperatzeko uretako jarduera eta igeriketa egokitua. Gainontzeko taldeak haurrentzako hasiera mailak (sardina txikiak, sardinak, korrokoiak, izurdeak eta marrazoak), igeriketa eskolak, masterrak eta helduentzako hasierako eta hobekuntzako mailak osatzen dituzte.

 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza