Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 24 elgoibar lagun taldea txirrindularitza danak biz barrenBideorria zehaztu du Elgoibarko Lagun Taldeako zuzendaritza berriak, eta urtarrilean hasiko duten denboraldi berriari begira, hasi dira txirrindulari gazteak erakartzen.

Zulo batzuk estali dituzte eta hogei urte baino gehiagoko auto zaharra, azkeneko bi urtean geldi egon dena, jarri dute berriro martxan lasterketetarako. Laboral Kutxa / Euskadi Fundazioak beste urtebetez jantziko ditu goitik behera eskolako txirrindulari gazteak eta BESA Bernardo Ecenarroren babesletza ere lortu dute. Arnasa hartu dute, eta zailtasunak zailtasun, ilusioz begiratzen diote etorkizunari.

Elgoibarko Lagun Taldean zuzendaritza-taldea aldatu zuten maiatzean, eta lan egiteko modua aldatzeko konpromisoa hartu ere bai. Izan ere, ez dute egoera erraza bizi Elgoibarko txirrindularitza eskolan. Diru-kontuak ez dira onak, zorrak pilatu dira [3.000 euroko zorra dute oraindik kitatzeko], zailtasunak asko dira, baina ilusioak beti lautzen du bidea eta itxaropentsu daude. Mendaro Txirrindulari Elkarteko Alex Aranberrik eta Raul Santamartak, Elgoibarko eskolaren bueltan ibilitako Jorge eta Iban Gonzalez anaiek eta Antonio Moreno 'Toni'k osatzen dute gaur zuzendaritza-taldea [Morenok ordezkatu du Juan Ramon Bellon presidente karguan], baina lantaldea handiagoa da. Taldeko dira, esaterako, Tomas Salegi eta Felipe Calleja Elgoibarko Lagun Taldeako erreferenteak eta Debako Amaikak-bat txirrindulari taldeko Alaitz Zubiaurre ere, zeinak komunikazioaren ardura hartu duen, besteak beste sare sozialena.

Helburu beraren bueltan elkartu dira guztiak: klubaren ekonomia onbideratu nahi dute, kudeaketa zorrotz baterako neurriak ezarri, txirrindulari eta bazkideen datu-basea sortu eta oinarri-oinarritik hasi lanean. Eta guzti horretarako Laboral Kutxa / Euskadi Fundazioaren laguntza izango dute beste urtebetez, eta baita Bernardo Ecenarrorena ere. “Estimatzen diegu egoera zail honetan gugan sinistu izana”, nabarmendu du Alex Aranberrik. Laboral Kutxa / Euskadi Fundazioak arropa emango die beste urtebebetez, eta BESAk diruz lagunduko du txirrindularitza eskola. “Arnasa eman digu; pago handi bat, arnasten jarraitzeko, beharrak asko direlako”.

 • Debabarreneko eskola bakarra
Gaur egun, Debabarrenean aktibo dagoen eskola bakarra da Elgoibarkoa, Gipuzkoako zatian. Aktibitatea, baina, ez da askok nahiko luketena. Txirrindularien gurasoen ahotan ere sarri ibili da gaia, eta eskolak berak ere ez du garai bateko sonarik inguruan. Asko dago egiteko, baina pausoz pauso joan nahiko lukete zuzendaritza berrikoek. Hasteko, txirrindularitza denboraldia amaitzear den honetan, txirrindulari gazteak erakartzeko kanpaina hasi dute. “Harrobia sendotu nahi dugu. Gaztetxoei beste kirol bat probatzeko aukera eman, eta haiekin lan egin. Gure kirol honek merezi du-eta”, zehaztu du Raul Santamartak.
Urtarrilean hasiko dute denboraldia txirrindularitzan eta momentuan 26 neska-mutil daude izena emanda: 9 urtera arteko lau (mendaroarra bat), 10-11 urte bitarteko sei (hiru Mendaroko), zortzi infantil (Bi Mendaroko) eta hiru junior (1 Mendarokoa). Pozik daude arduradunak kanpainak lehenengo egunetan izan duen harrerarekin, baina izena emandakoen kopurua txikia da beste kirol batzuetako zenbakiekin alderatuz gero, zer esanik ez nesketan, eta ari dira amu bila. “Duela pare bat urte, Arno guraso elkartekoekin hitz eginda, Mendaro ikastolara ere etorri ziren Elgoibarko Lagun Taldeakoak zapatu goiz batzuetan txirrindularitza ikastaroak ematera, eta uste dugu bidea hori dela. Aurten ere badaukagu asmoa urria-azaroa bueltan eskoletara jotzeko, txirrindularitza ikusgarri egiteko bide eraginkorrena dela iruditzen zaigulako”, zehaztu du Alex Aranberrik.

Taldeak, adinka:

2021 09 24 elgoibar lagun taldea txirrindularitza benjaminak

2021 09 24 elgoibar lagun taldea txirrindularitza alebinak

2021 09 24 elgoibar lagun taldea txirrindularitza infantilak barren

2021 09 24 elgoibar lagun taldea txirrindularitza kadeteak juniorrak

2021 09 24 elgoibar lagun taldea txirrindularitza b1 barren

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza