Emakumeen taldeak garaipen argia lortu zuen ligako estreinaldian, eta Haundik berdinketa bigarrengoz

Barren.eus 2021ko ira. 22a, 12:41

C.D. Elgoibarreko zazpi taldek jokatu zituzten ligako partidak aurreko asteburuan, hiruk etxean eta kanpoan gainerakoek.

Haundik Errenterian jokatu zuen ligako bigarren partida eta bana berdindu zuen Touring taldearen aurka. Mintxetan jokatu zuten lehen jardunaldian ere husnako berdinketarekin amaitu zen Haundi eta Mondraren arteko neurketa. Hortaz, bi puntu ditu Haundik sailkapenean. Hirugarren jardunaldian Urola K.E. taldea izango du aurkari Haundik. Mintxetan jokauko dute neurketa hori, zapatuan, 16:30ean hasita.

Emakumeen talde nagusiak indartsu hasi du liga txapelketa, 0-7ko emaitzarekin irabazi baitzion Euskaldunari, Andoainen jokatutako partidan. Hurrengo jardunaldian, ligako bigarrengoan, Goierri Gorri taldearen aurka jokatuko dute Mintxetan.

Erregional mailako gizonezkoen taldeak ere garaipen argi batekin hasi zuen liga, Mintxetan, Aretxabaletari 3-0 irabazita. Eta beste horrenbeste Ohorezko mailan diharduen jubenilen taldeak ere, 2-0 irabazi baitzioten Mondrari. Lehen mailako kadeteek ere 5-1 irabazi zuten Mintxetan, Bergararen aurkako partida. Aldiz, jubenilen 1. mailako taldeak eta ohorezko kadeteek ezin izan zituzten etxetik kanpo jokatu zituzten patidak irabazi. Jubenilek 3-1 galdu zuten Urkiren aurka, eta kadeteek 3-2 Arrasateren aurka.

 • Asteburuko partidak, Mintxetan
Zapatua (irailak 25)

  • 10:00 *Elgoibar - Mutriku (Infantil gorria *Lagunartekoa)
  • 12:00 Elgoibar - Aretxabaleta (Ohorezko kadeteak)
  • 16:30 Haundi - Urola (Ohorezko Erreghional Maila)
  • 18:45 Elgoibar - Goierri Gorri (Emakumeak nagusiak)

Domeka (irailak 26)

  • 12:00 Elgoibar - Aretxabaleta (1. mailako jubenilak)

Etxetik kanpoko partidak
Zapatua (irailak 25)

  • 10:00 Amaikak Bat - Elgoibar (Kadete neskak)
  • 15:30 Ikasberri - Elgoibar (Erregionala)
  • 16:30 Ilintxa - Elgoibar (Oho. jub.)

Domeka (irailak 26)

  • 11:00 Urola - Elgoibar (1. mailako kad.)

2021 09 19 cd elgoibar erregionala vs aretxabaleta arg joseluis soutullo*Argazkia: Jose Luis Soutullo.