Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 19 alkortako igoeraMendaroko ezker abertzaleak Alkortako X. Igoera antolatu du zapaturako (azaroak 21), euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 10:30ean hasiko da lasterketa, Herriko Enparantzan.

Udaletxe aurrean hasiko da proba eta Alkorta baserriko atarian amaituko da. 4,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Izenematea ordu erdi aurretik egin beharko da, plazan bertan.

Alkortara igoko diren guztientzako hamaiketakoa prestatuko dute antolatzaileek. Iaz 26 lagunek hartu zuten parte, eta Josu Uriarte markinarrak irabazi zuen proba, 21:47 deborarekin, gizonezkoetan, eta Nerea Amilibia aiarrak emakumezkoetan. Gizonezkoetan Iñigo Lazkano mendaroarrak dauka errekorra 20:24 denborarekin, eta emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibiak, 25:49 denborarekin. 

Antolatzaileek kontzertuak ere prestatu dituzte gauerako. Skaleak eta Ekaitza taldeek joko dute Mendaroko gaztetxean, 23:00etan hasita.

2015 11 19 alkortakoigoera2014

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza