Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 17 markel bergara realaMarkel Bergarak (Elgoibar, 1986) Realarekin lotzen duen kontratua berritu du hiru denboraldi gehiagorako, 2019ko ekainarenaren 30era arte. Hala jakinarazi du Jokin Aperribay Realeko presidenteak.

Markel Bergarak Bigarren Mailan egin zuen debuta Realarekin, 2007an, Las Palmas-en aurkako partida batean. Orain, bere kontratua 2019ko ekainaren 30 arte berritzeko akordioa lortu du Realarekin. Honenbestez, sinatu duen kontratua osorik betetzen badu, 13 denboraldi osatuko ditu talde txuri-urdinean. Une honetan 29 urte dauzka Bergarak.
Jokin Aperribay presidenteak jakinarazi duenez, joan den astelehenean sinatu zuen jokalari elgoibartarrak kontratu berria eta gaur agertuko da Zubietan hedabideen aurrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza