Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 14 igeriketa eibarElgoibarko igeriketa taldeko kideek Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) lehen jardunaldian hartu zuten parte, zapatuan, Eibarko Ipurua kiroldegiko igerilekuan. Emaitza onak lortu zituzten igerilari elgoibartarrek, eta horien artean, Iker Calvok bizkar estiloan lortu zuen lehen postua nabarmendu behar da.

Bizkar eta bular estiloak lantzeko aukera izan zuten Elgoibar Igeriketa Taldeko igerilari gaztetxoek, joan den azaroaren 14an, Eibarren jokatu zen txapelketan. Izan ere, adin horietan igeriketako lau estiloak ondo menperatzea da helburu nagusienetakoa, eta gainera, emaitzak baino garrantzitsuagoak diren baloreak lantzen dituzte gaztetxoekin. Edonola ere, denbora eta postu onak egin zituzten igerilari elgoibartarrek. 50 metroko bizkar estiloko proban lortu zituzten emaitzak azpimarratu behar dira. 2006an jaiotako 40 igeriarik hartu zuten parte proban eta hiru elgoibartar lehen lau postuetan sailkatu ziren: Iker Calvok irabazi zuen proba, 43’13’’-ko denborarekin; Yeray Dobarrok hirugarren egin zuen (47’41’’), eta laugarren postuan sailkatu zen Erlantz Plaza (47’49’’). 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza