Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 08 elgoibar lagun taldea txirrindulariak 2020denboDatorren urtean izango dituzten babesleen berri eman du Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak. Batetik, Bernardo Ecenarro (Besa) Elgoibarko enpresa batu da babesleetara; eta, bestetik Laboral Kutxa euskal kreditu-kooperatiba eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren babesa izaten jarraituko dute.

"Garrantzitsua da guretzat jakitera ematea 2022. urterako, Bernardo Ecenarro (Besa) eta Laboral Kutxa/Euskadi Fundazioaren babesa izango dugula. Eskerrak eman nahi dizkiegu publikoki Bernardo Ecenarrori, une zail honetan gure txirrindularitza eskolan babesle gisa sartzeagatik, eta Laboral Kutxa/Euskadi Fundazioari, Elgoibarko Lagun Taldeari beste urtebetez laguntzen jarraitzeagatik", adierazi dute kirol-taldeko arduradunek.
Era berean, eskerrak eman dizkieten bazkideei eta kirolarien gurasoei kluba sostengatzeko egin dituzten ekarpenengatik eta baita Laboral Kutxa/Euskadi fundazioari ere, azken denboraldietan txirrindularientzako arropa emateagatik.
Taldeko Zuzendaritza Batzordetik gaineratu dute laguntzaile bila jarraituko dutela txirrindularitza eskolak dituen beharrak asetzeko. Gaur egun Elgoibarko, Mendaroko eta Eibarko 26 neska-mutilek dihardute txirrindulari eskolan, baina taldeko arduradunen nahia da lizentzia eta txirrindulari kopurua handitzea, eta asmo hori gauzatzeko Elgoibar, Mendaro zein Eibarren hainbat jarduera antolatuko dituztela iragarri dute.

 • Juniorren txirrindulari lasterketa, irailaren 18an
Junior mailako txirrindularientzako lasterketa antolatu du Elgoibarko Lagun Taldeak irailaren 18rako. Gainera, taldeko hiru txirrindulari lehiatuko dira proban: Jokin Amorrosta, Eneko Ortega eta Aritz Esnaola. Azken biak kadete mailan diharduten arren, nagusiagoekin lehiatuko dira. Beñat Fernandezek ere badu parte hartzeko gogoa, baina eskumuturrean min hartu zuen joan den abuztuaren 23an, entrenatzen ari zela erorikoa izanda eta ikusteko dago garaiz osatuko den. Ibilbidean zehar dauden gurutzebideak ohartarazteko jendea behar dute antolatzaileek, eta prest daudenei honako helbidera idazteko eskatu diete: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Lassterkreta 16:00etan hasiko da eta ibilbidea honakoa izango da: Elgoibar-Bergara-Elgoibar-Bergara-Elgoibar-Azkarate-San Antolin-Elgoibar-Azkarate-San Antolin. Helmuga Mintxetan izango da, 18:15ak aldera.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza