Geroztik, makina bat irteera egin dituzte, eta abuztuan, Aragoiko Piriniotan izan dira zeharkaldia egiten. Sacroix (2.668 m), Salvaguardia (2.736 m) eta Tuc de Mulleres gailurrak (3.010 m) zapaldu dituzte bidean. 1999. urtean ere igo zuten azkeneko hori hamar taldekidek, eta talde hartako sei berriro elkartu dira aurten tontorrean (behean dituzue aurtengo eta duela 22 urteko argazkiak).
Guztira, 11 izan dira, baina, taldean, eta tartean gidari berezi bi ere izan dituzte. Jose Inazio Izagirre aspaldiko laguna eta Imma Mugertza geologo elgoibartarra, zeinak haitzen eta glaziarren gaineko azalpenak eman dizkien, bertatik bertara. “Luxu bat izan da”, aipatu du Izaskun Estibaritz taldekideak.
∞ Lotura duten albisteak: