Hiruko txapelketa formatoan lehiatu ziren hiru talde: Haundi, Reala eta Osasuna. Hori bai, Osasunak eta Realak ohorezko jubenil mailako taldeak ekarri zituzten Mintxetara. 45 minutuko partidak jokatu zituzten. Lehenengoan 2-1 irabazi zion Haundik Osasunari. Realak eta Osasunak bana berdindu zuten eta hirugarren partida erabakigarrian 0-3 irabazi zion Realak Haundiri, eta hala, donostiarrek irabazi zuten txapelketa.
Txapelketako irudi gegiago elgoibar.eus webgunean