Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Azken metroan erabaki da gaur Karakateko igoera. Iñigo Lariz elgoibartarra eta Julen Aranguena kortezubiarra elkarrekin ailegatu dira Karakateko tontorrera eta esprint estu-estuan Larizek eskuratu du garaipena; jarraian lortzen duen laugarrena. 28 minutuan osatu du igoera, eta hortaz, ez du ondu iaz ezarritako errekorra (27:37). Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan da azkarrena (34:34). (bideoa, argazki bilduma eta sailkapenak dauzka)

88 lagunek hartu dute parte gaur goizean jokatu den Karakateko 22. Igoeran, iaz 119 parte hartzaile izan ziren. Lasterkariak Kalegoen Plazatik Karakateko tontorrerantz abiatu dira 11:00etan puntuan. Soken edo egurraren bidetik egin dute gehienek gorako bidea eta Iñigo Lariz eta Julen Aranguena izan dira azkarrenak. Bata bestearengandik hurbil egin dute igoera osoa eta elkarrekin iritsi dira azken metroetara ere. Jendetza zuten zain tontor inguruan eta biak elkarrekin azaltzen ikusi dituztenean zoramena izan da. Aspaldian ez da horren amaiera esturik izan Karakateko igoeran. Goiko bideoan ikus daitekeen moduan, parez-pare egin dituzte azken metroak ikusleen oihu artean eta esprint estu baten ostean, Iñigo Larizek ikutu du lehen postuan Karakateko puntu geodesikoa.

2015 11 14 karakateko igoera soarte esprinta2

2015 11 14 karakateko igoera lariz aranguena eautLarizek 28 minutu justuan osatu du igoera, iaz ezarri zuen errekorra baino 23 segundo gehiagoan, alegia. Iban Murua elgoibartarrak ere igoera bikaina egin du eta hirugarren postuan sailkatu da, 28:32ko denborarekin. Beste elgoibartar gazte bat, Ioritz Konde, sailkatu da laugarren postuan (29:49) eta Jorge Gonzalez izan da bosgarren (29:49). Lehen bost sailkatuek 30 minutuz azpitik egin dute igoera. 

•Lendinez errekorretik gertu

Emakumezkoetan errekorretik gertu gelditu da irabazlea. Ainhoa Lendinez elgoibartarrak 34 minutu eta 34 segundoan osatu du igoera, iaz Nahia Quincocesek ezarritako errekorra (34:21) baino 13 segundo gehiago. Naomi Revert elgoibartarra sailkatu da bigarren postuan (41:48) eta Morkaiko mendi taldekoek berari eman diote aurpegirik onenaren saria ere. 

ARGAZKIAK (barren.eus, Eñaut Izagirre, Morkaiko eta Iñaki San Martin Soarte).

 

•Azken urteetako irabazleak:

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza