Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 08 30 olaizaga igerileku berriaEguazten honetatik aurrera erabili ahal izango da Olaizaga kiroldegian eraiki duten igerileku berria.

Olaizagako igerilekuak handitzeko lanak uztailean bukatu bazituzten ere, abuztuan zehar igerilekua bete eta instalakuntzarako proba guztiak egin dituztela jakitera eman du Elgoibarko Udalak. Guztira 3.221.594,29 euroko inbertsioa egin du, BEZa kanpo.

 • Igerilekua eta aldagelak
Igerileku berriak 25 metro luze eta 16.50 metro zabal ditu, 2 metroko zortzi kale, eta gutxi gorabehera 450 metro koadroko ur geruza. Igerilekuaz gain, Udalak honen inguruko instalakuntzak hobetzeko lanak egin ditu, egungo espazioa eraberrituz eta handituz: orain arteko bi aldagelak berritu eta handitu ditu, beste bi aldagela, aldagela egokituak, komunak eta botikina egin eta gero. Hala ere, berrikuntzak ez
dira solik barrualdean izan; ingurua ere berrantolatu dute. Igerilekuaren teilatuan aparkaleku berria egin dute, 42 plazakoa, horietako bi ezgaitasuna duten pertsonentzako.
Era berean, egindako obrari esker Kiroldegiko hainbat espazio berrantolatu dituzte: hala nola, squasha eta pilotaleku txikia margotu, eta kantxa ondoko muskulazio gela lekuz aldatu dute. Orain taberna ondoko aretoan dago, espazio handiagoarekin.
Elgoibarko alkate Ane Beitiakadierazi duenez, herritarren beharrei egokitutako igerileku berria du Elgoibarrek orain. "Elgoibarrek behar dituen azpiegiturak eskaintzea izan da hasieratik Udal gobernuaren helburua, herritarren ongizatea dugu ardatz. Hasieratik ikusi genuen igerileku handiago baten beharra, eta emandako hitza bete dugu. Gabeziari soluzioa eman eta Elgoibarrek duen kirol eskaintza hobetzeko igerileku berria eraiki dugu, egungo eskari, irisgarritasun, kirol, genero eta abarretako esparruetan dauden arauetara egokituta".

 • Bederatzi ikastaro; horietatik bi berriak
Igerilekuko obrak bukatuta, ikasturte berriko ur jardueretan izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 1etik aurrera. Guztira bederatzi ikastaro antolatu ditu Udalak, horietatik bi, berriak: jaioberrien igeriketa eta lesioen berregokitzea uretan. Egindako handitze lanei esker, momentu berean lau talderi saioak emateko aukera izango da. Horretarako, bi igerileku handietako alboetako lau kaleak erabiliko dira. Manopla, aleta edo bestelako materialen bat erabili nahi dutenek igerileku zaharreko hirugarren kalea erabili ahal izango dute. Ikastaroekin jarraituz, igerileku txikia ere erabiliko dute jaioberrien ikastaroetarako, lesioen berregokitze ikastaroetarako, sardina txikientzako eta aquaerobikerako. Horretarako, astearte eta ostegunetan, igerileku txikiko tenperatura 31 gradura igoko da. Ikastaroetan izen ematea zabalik egongo da irailaren 1etik 8ra; eta ikastaroak irailaren 15ean hasiko dira.
 • Ordutegiak
Kiroldegiko ordutegiari dagokionean, astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 21:30etara egongo da zabalik. Asteburuetan berriz, larunbatean 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute; eta igandeetan, 09:00etatik 13:30etara.

 • UR JARDUERAK - IKASTAROAK

  • Jaioberrien igeriketa (berria) / Bazkideek 40 euro / Ez bazkideek 50 euro
  • Haurren igeriketa / Bazkideek 40 euro / Ez bazkideek 50 euro
  • Igeriketa eskola / Bazkideek 32 euro
  • Behar berezien igeriketa / Bazkideek 31,25 euro / Ez bazkideek 36,25 euro
  • Helduen igeriketa: hastapena /Bazkideek 50 euro / Ez bazkideek 66,00 euro
  • Helduen igeriketa: hobekuntza / Bazkideek 50 euro / Ez bazkideek 66,00 euro
  • Masterrak / Bazkideek 40,00 euro/ Ez bazkideek 53,75 euro
  • Lesioen berrogokitzea uretan (berria) / Bazkideek 22,50 euro / Ez bazkideek 32,50 euro
  • Aquaerobik / Bazkideek 33,00 euro / Ez bazkideek 44,50 euro

 

 • LAU HILABETEKO ABONUA (iraila – abendua 2021)

Abonuen prezioen berri ere eman du Udal Kirol Patronatuak, irailetik abendura bitarteko abonuena, hain justu ere:

  • Banakakoa -18 / 74,75 euro
  • Banakakoa +18 /95,00 euro
  • Familiarra /171,00 euro
  • Jubilatua +60 /82,50 euro
  • Jubilatu familiarra 143,25 euro
  • Ikaslea 78,25 euro
  • Behar bereziak 67,25 euro

 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza