Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 08 29 Maite Maiora Mont Blanc ultratrail bertone arg chris alonsoAtzo [ostirala] arratsaldean abiatu ziren UTMB jaialdiko lasterketa handian izena emandako lasterkariak Chamonixetik, tartean Maite Maiora mendaroarra, baina gaur goizaldera jakinarazi dute haren gertukoek Maiorak lasterketa utzi behar izan duela 88. kilometroan, "urdaileko minak estu hartuta" [Argazkia artxibokoa da, Fotoiosurena].

Instagrameko kontuan honela eman du Maite Maiorak erretiratzearen berri: "Bertonetik gertu (88.kilometroa) lasterketa laga behar izan dut, urdailean izaten ari nintzen ziztadek beldurtuta (eta minez). Aurreikusitako moduan zihoan dena; are, 2019ko egindako denborak errefentziatzat hartuz gero, hobeto nindoan, baina kilometro asko falta ziren zerbait larriagoa izatera arriskatzeko. Hurrengo batean hobeto (edo ez)".

Gogor entrenatua zen lasterketa honetarako eta aldizkari honi ere aitortua zion ilusio berezia egiten zion lasterketa zela. "Summuna litzateke UTMBa irabaztea. Nik ez dakit irabazten duenak zergatik jarraitzen duen korrika! (kar-kar). Gehiegia izango litzateke irabaztea, baina garbi dago ez dudala helburutzat, UTMBra ezin delako joan irabaziko duzulakoan. Irabazteko dena ematera, bai, baina irabaziko duzulakoan ez".
Gizonezkoetan Francois D'Haene, Salomon taldeko frantziarra gailendu da 2021eko UTMB lasterketa entzutetsuan, 20 ordu 45 minutu eta 59 segunduko denbora eginda. Laugarren garaipena du honakoa, 2012, 2014 eta 2017ko ekitaldiak ereirabazi baitzituen; eta, hala, bera da proba honetan garaipen gehien dituen antxitxikaria. D'Haeneren atzetik sartu dira Chamonixeko helmuga Aurelien Dunand-Pallaz (20:58:31) eta Mathieu Blanchard (21:12:43) frantziarrak. 493 korrikalarik lasterketa utzi behar izan dute. 

Emakumezkoetan Courtney Dauwalter estatubatuarra izan da azkarrena, 22 ordu eta 30 minutuko denbora eginda. Camile Bruyas sailkatu zen bigarren (24 ordu eta 9minutu) eta Mimmi Kotka sailkatu zen hirugarren postuan (25 ordu eta 9 minutu)

∞Lotura duten albisteak:

 

2021 08 27 maite maiora ekipaia chamonix mont blanc

 
 
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza