Hasteko, Sanloko Alcorta Forging Group taldeak Hendaiaren aurka jokatuko du. Ondoren, Hiruko Txapelketa jokatuko dute senior emakumezkoen hiru taldek: Gaurve Elgoibar etxeko taldeak, Urdulizek eta San Adrianek. Ohorezko Zilarrezko mailako taldeak dira Gaurve eta Errotaberri eta Euskal ligan lehiatu da Urduliz. Sanlotik jakinarazi dutenez, oraindik ez dakite txapelketa publikoarekin jokatu ahal izango den ala ez, pandemiaren bilakaeraren arabera, eta Udal Kirol Patronatuaren erabakiaren zain daude.