Bi talde bereiztu dituzte antolatzaileek: elitekoa eta kontsolaziokoa, eta zapatuan jokatuko dira bi finalak, Andoneikuako padel kantxan, 11:00etatik aurrera.
Kontsolazioko finala jokatuko dute lehenengo, eta bertan Axular eta Luken Agirregabiria anaia mendaroarrak Juantxo eta Luisek osatutako bikote eibartarraren kontra lehiatuko dira. Final handian, berriz, Gorka Gurrutxaga eta Alex Santiago eibartarrak arituko dira batetik, eta Iker Martinez eta Iker Sanchez bikote elgoibartarra, bestetik.
∞Lotura duten albisteak: