Ermuatik datoz hiru: Lander Izagirre, Markel Garcia eta Iker Grande. Laugarrena Debako Amaikak Bat taldetik fitxatu dute, Iñigo Oteo erdilaria. Pare bat fitxaketa gehiago egitea gustatuko litzaiekela azaldu dute futbol taldeko arduradunek, baina fitxaketak egiteko aukera zaila dagoela gaineratu dute. Haundik abuztuaren 2an hasiko ditu denboraldi berriko entrenamenduak.