Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 11 arkaitz egaa euskadiko txapEuskadiko Ehiza Xehe Txapelketa irabazi du Arkaitz Egañak, hirugarrengoz –jarrain lortzen duen bigarrena-. ‘Sol’ txakurraren laguntzarekin zazpi eper ehizatu zituen Egañak, zazpi tiro eginda. Iban Rogel elgoibartarrak ere hartu zuen parte Euskadiko txapelketan eta titulua eskuratu zuen junior kategorian.

Arabako Zambrana herrian jokatu zuten Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketa, joan den domekan. Gipuzkoako txapelketan seigarren postuan sailkatu ostean, azken urteetan erakutsi duen maila erakusteko asmoz, eta tituloa defendatzera, joan zen Arkaitz Egaña txapelketara. Egun "ezin hobea" irten zitzaiola esan du. “Txakurrak egun oso ona eduki zuen eta neu ere fin ibili nintzen punteriarekin”. Zazpi tiro egin zituen eta zazpi eper ehizatu. Bigarren sailkatu zen Mikel Gimenez gipuzkoarrak bost eper ehizatu zituen eta lau eper hirugarren postuan sailkatu zen Iñigo Landa arabarrak. Junior kategorian Iban Rogel ehiztari elgoibartarra izan zen onena, bi eper ehizatuta, eta bera da Euskadiko txapeldun berria.

Arkaitz Egañarentzat Euskadiko txapelketa irabazi duen hirugarren aldia izan da honakoa: 2011n, 2014an eta 2015ean irabazi du txapelketa hau. Azken garaipen honi esker, Espainiako txapelketako finalaurrekoan parte hartuko du Egañak. Eguna oraindik zehazteke dagoen arren, hiru bat aste barru Toledon jokatuko dela adierazi du. Iaz txapeldunorde izan zen txapelketa horretan, eta titulua eskuratu zuen 2012an

2015 11 11 arkaitz egaa euskadiko txapeldun

Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza