Galiziako Ironman distantziako triatloia bukatzea lortu du Javi Muñozek

Barren.eus 2021ko uzt. 8a, 10:50

Galizian jokatzen den Ironman distantziako triatloi bakarra da Northwest Triman. AS Pontes lakuaren inguruan egiten da, A Coruña hiritik 50 bat kilometrora, eta joan den ekainaren 27an jokatu zuten zazpigarren ekitaldia.

Jaz Eibar triatloi taldeko kide Javi Muñoz elgoibartarrak 12 ordu eta 3 minutu behar izan zituen Northest Triman proba bukatzeko. Distantzia luzeko proba egin zuen Muñozek, Ironman distantziakoa: 3,8 kilometro igerian, 180 bizikletan eta 42 korrika. Ur artifizialeko As Pontes urtegian ekin zioten lasterketari. Denak batera irten beharrean, binaka irten ziren triatloilariak, pilaketarik ez sortzeko. Javi Muñozek azaldu duenez, “uretatik irtetzerakoan nabaritu zuten tenperatura aldaketa izan zen gogorrena”, klimatologia gogorrari egin behar izan baitzioten aurre. Bizikleta gainean egin zituzten 180 kilometroetan "gogotsu" aritu zen, baina azken probarako indarrak gordetzen, maratoi batekin amaitzen baita ironman bat. Eta funtzionatu zion estrategiak. Txirrindularitzako zatia amaitzean 177. postuan zegoen eta maratoian 68 postu aurreratu zituen, azkenean 109. postuan amaitzeko, 12 ordu, 3 minutu eta 56ko denborarekin. Lehiatu den bigarren ironmana da honakoa Javirentzat, aurrez Madrilen korritu baitzuen bat.

Javierren anaia Mikelek ere hartu zuen parte Galiziako proban, distantzia erdiko triatloian (1,9-90-21) baina. 94. postuan sailkatu zen 5:21:28ko denbora eginda.

2021 07 06 javi munoz triatloia galizia Northwest Triman rai foto

2021 07 06 javi munnoz triatloiaria Northwest Triman galizia

2021 07 06 mikel munoz triatloia galizia Northwest Triman