Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 11 muskulazio gela olaizagaElgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakitera eman duenez, hainbat lan egin dituzte Olaizaga kiroldegiko muskulazio gelan azken hilabete honetan.

Batetik, muskulazio gelak zuen espazioa handitu dute eta bederatzi metro koadro gehiago ditu orain. Bestetik, hainbat aparatu berri jarri dituzte: korrika egiteko zinta, polea bikoitza duen Glide izeneko aparatua; ezintasunen bat dutenentzat egokia dena, eliptika bat eta ispilu bat ere bai. Lehendik zeuden hiru bizikleta ere ordezkatu dituzte. 

Honenbestez, Olaizaga kiroldegiko muskulazio gelan bost bizikleta, hiru eliptika aparatu, arraunean egiteko makina bat, korrika egiteko zintak, indarra lantzeko hamar makina eta hainbat pisutako mankuernak daude. 

Muskulazio gela handitzeko lanetan eta erosi dituen kirol tresna berrietan 13.000 euro gastatu dituela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak. Bazkideek doanik erabili dezakete Olaizagako muskulazio gela.

2015 11 11 muskulazio gela olaizaga v1

2015 11 11 muskulazio gela olaizaga bizi

2015 11 11 muskulazio gela olaizaga v2

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza