Ainhoa Larrañagak talde nagusiarekin lehiatzen zen estreinako estropadan, IV Bandeira Cidade da Coruña, laugarren postua eskuratu zuen Donostiarra Lacturale emakumezkoen txalupak. Orio Orialki taldeak irabazi zuen Coruñako bandera, Leire Garate arraunlari elgoibartarraren taldeak, hain zuzen ere.
Sailkapen nagusian Arraun Lagunak taldea dago lidetzan Euskotren Ligan, zazpi punturekin, Orio Orialki 6 puntu ditu, eta Donostiarra Lacutarale 5 punturekin dago hirugarren postuan. eta Hondarribia Bertako Igogailuak 2 punturekin.