Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 03 enduro ikastaroa idotorbe elgoibar lorenzo santolino ion motoakLorenzo Santolino (Guijuelo, Espainia) moto gidariak enduro ikastaroa eman zuen aurreko asteburuan Elgoibarren, Urnobitza Kirol Klubak eta Motos Ion dendak antolatuta.

Santolinok seigarren postua lortu zuen motoetan joan den urtarrilean jokatu zen Dakar rallyan. Hala, goi mailako gidari batekin trebatzeko eta ikasteko aukera izan zuten Elgoibar eta inguruetako 15 moto gidarik. Astebete lehenago Elgoibarko Enduro txapelketa jokatu zen Idotorbeko zelaietan egin zuten ikastaroa. Frantziako Sherco moto-etxearen kontzesionario ofiziala da Motos Ion, eta markaren bitartez ekarri ahal izan dute Elgoibarrera Santolino, aurrez Mario Romanekin (Munduko muturreko Enduro txapelduna) egin zuten moduan.

Salamancako moto gidariak azaldu zuenez, Elgoibarren eman zuena moduko bost bat ikastaro ematen ditu urtean, baina moto lehiaketei ematen die lehentasuna. Inguru hau ezagutzen ez zuen arren, ikusgarria iruditu zaio eta Enduroa praktikatzeko oso aproposa, aukera askoarikoak eskaintzen dituelako.

*Arg: Motos Ion eta Aitor.

2021 07 03 enduro ikastaroa idotorbe elgoibar lorenzo santolino ion motoak AZ

2021 07 03 enduro ikastaroa idotorbe elgoibar lorenzo santolino ion motoak azalpenak

2021 07 03 enduro ikastaroa idotorbe elgoibar lorenzo santolino ion motoak 1

2021 07 03 enduro ikastaroa idotorbe elgoibar lorenzo santolino ion motoak MZ

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza